Translate

2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena

"La educacion prohibida"








Pelikulak jasotako kritikak

Batzuk hezkuntza pribatuari egindako defentsatzat jotzen dute pelikula. Hezkuntza pribatu honetan, hezkuntza hau neoliberal eta estatuaren esku hartzerik gabekoa dela esaten dute kritikatzaileek. Gainera batzuk hezkuntza hau anarkia moduan ikusten dute.
-Beste batzuk, eskola publikoari egindako erasotzat ikusi dute.


Bideoan entzundako iruzkin interesgarriak

-Ezagutzak aldaketa jarraian daude, hezkuntza sistema aldiz, geldirik aldaketarik gabe

-"Se educa para la rivalidad, y no para la igualdad y la paz.

-Pertsonak ezberdinak izanik, berdin ebaluatzen dira. Gainera lehiaketa bilatzen, horren ondorioz irabazleak eta galtzaileak daude.

-Gaur egun ezinezkoa zaigu ikastolatik atera eta gure borondatez liburu bat hartu. Liburu bat aspergarritzat hartzen dugu, derrigorrezkoa izan baitzaigu askotan liburu bat hartzea, horregatik liburuarekiko ikuspegia ez da ona.

-"Lo que estudias pasa a segundo plano si no es parte de tu opcion."


GURE KRITIKA

“La educación prohibida” pelikulak, Argentinako hezkuntza sistema eta horrek erakartzen dituen irakasleen jarrerak azaldu nahi ditu, guzti horrek ekar ditzakeen ondorioekin. Ikasle ohi baten ikuspuntutik ikusita dago, honek batxilergoa amaitu ondoren, berak jasotako hezkuntza formalarekin ados ez, eta berak jasandako egoerak azaldu nahi ditu. Baina ez da bere ikuspuntua bakarrik azaltzen, hainbat adituek ere parte hartzea dute pelikulan.

Hasteko, orokorrean ikasle ohi honen alde gaude, baina badira hainbat puntu argitu nahi ditugunak. Batetik, egia da irakasleak direla hezkuntza hori zuzenean ematen dutenak, eta gu askotan ez gaude ados beraien emateko erarekin, baina esan beharra dugu ere irakasleak nolabait eremu baten barruan jokatu behar dutela, eta ez dutela gehiegizko askatasunik, eremu horren izena, hezkuntza sistema da. Bertan hasten da arazoa, hezkuntza sistema ez baitute irakasleek edo behintzat irakasleen ordezkariek aukeratzen. Beraz, nola sinistuko dute irakasle gehienek sistema batean beraiek inongo parte hartzerik ez badute sistema ezartzerakoan? Horren ondorioz, arazoa orokorrean ez da irakaslearena, hezkuntza sistemarena baizik.

Film honek argi eta garbi erakusten digu gaur egungo hezkuntza sistemen benetako helburua zein den; sistema modu automata batean irensten duten pertsonak sortzea. Horretarako gure ikasteko nahia eta gure gaitasunak ahalik eta modu hezkutuenean ezerrezera eraman nahi dituzte, liburuak eta jakinduria gauza negatibo bat bilakatuz. Horrela gure jarrera kritikoaren gaitasuna zearo ahultzen da eta sistema janaria balitz bezala irensten dugu.

Honi irtenbidea bilatzeko, hezkuntza libre bat proposatzen da filmean eta gure iritziz emaitza onak ekar ditzake betiere hezkuntza publikotik bultzatuta. Eskola publikoak eraiki beharko lirateke non hezkuntzaren programazioa ez legokeen estatuak finkatua egon behar horrela hezkuntza libre eta irudimentsu bat sortaraziko genuke gure gorputzetatik eta gure gaitasuneri ahalik eta zuku gehien ateratzen. Beraz, ez dugu uste hezkuntza publikoarentzat kaltegarria denik hezkuntza sistema hau, kaltetzen duena hezkuntza programa orokorra da eta ez beste ezer.

Bestalde, pelikulan zehar ateratzen diren hainbat adituen iritziak aipatu nahi genituzke, horren adibide da esandako hau: “ pertsonon ezagutza aldaketa jarraian eta geldiezinean dago, hezkuntza sistema aldiz, etenda darama urte asko”. Iruzkin horrekin guztiz ados gaude, azken finean gure gurasoek izandako hezkuntza eta guk orain arte jasotakoa ezagutza aldaketarekin konparatuz, oso atzean geratu da hezkuntza sistemaren programa.






1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Ez ditut ikusten bestelako iritziak eta kritikak, kontuan izan behar zenituen (eta estekatuta ipini eta abar). Ile azpikoa gehixeago nekatu beharra dago ikasgai honetan ere.

    ErantzunEzabatu