Translate

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

KIROLA HEZITZAILE

           Aukeratutako hezkuntzarekin erlazionatutako gaia kirola da. Kirola hezitzeko tresna moduan erabili daitekele ikasi dugu, hainbat lekuetan informatu ondoren. Gure hezkuntzaren oinarrian jartzen diren hainbat helburu lor daitezke kirolaren laguntzarekin, eta kirola esatean ez dugu bakarrik eskolan egiten den soinketa esaten, baita eskolatik kanpo egindako, futbola, eskubaloia...

           Helburu hauen adibide bat izan daiteke integratzeko beharra. Askotan irakasleen helburuetako bat izaten da ikasleen arteko integrazioa eta elkar-eragina. Helburu hau joku edo kirol ariketa baten bidez bideratzeko aukera dago. Ariketaren helburua elkar eragina bada, beraien arteko komunikazioa beharrezkoa dela ikusiko dute, jokuan aurrera jarraitu nahi badute.

           Bestalde arauk barneratzea eta hauen garrantziaz ohartzeko ere egokia da kirola, joku edo kiroletan arauak jarriz, hauetara ohituko dira, ondoren bizitzan zehar ere arauak bete beharko dituztela konturatuko dira, baita ardurak hartzen hasiko dira.

           Honekin batera, pentsatzeko gaitasuna ere lantzen da, adibidez: ikasleari edo jokalariari ariketa bat prestatzeko aukera eman, ondoren gela edo taldekideek jolas edo ariketa horretara jolasteko. Honen ondorioz, pentsatzeko, prestatzeko eta azaltzeko aukera emango diogu. Horrela ariketa prestatu ez duenak ere gaitasunak garatuko ditu, adibidez: azaldutako ariketa prozesatu, ulertu eta barneratuko du jolasean ibiltzeko. Honek lagun arteko koperazioa ere lantzen du, batek akatsen bat egiten badu besteek lagundu ahal diote eta guztien artean denentzako interesgarria den joku bat planteatu, horrela  laguntasuna bultzatuz.

           Kirolarekin lantzen den beste balore bat berdintasuna da, eskola kirolean taldeko partaide guztiak berdin tratatu behar dira, ez da desberdintasunik egin behar hobeak edo txarragoak direnen artean, eta denei partidu batean jolasteko aukera eman, horrela ezberdinen arteko laguntza ere sortzen da eta elkarlaguntza landu. Txarto egindakoa era positiboan zuzendu eta ondo egin duena sarituz. Honekin jokalariaren autoestimuoa handitzan digu.

           Aurreko informazio gehiena Euskal Herriko hainbat erakundetako web orrietako informazioa da. Bertatik zertxobait ikasi dugu, nahiz eta oraindik asko falta hezitzaile egokia izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina