EZGAITASUNA :
GUTXIENGO EDO GUZTIEN ARAZOA ?
Ezgaitasuna gizakiarentzat normaltzat hartzen
den jarduera bat burutzeko eran gaitasun falta da. Hezkuntzan geroz eta garrantzi gehiago
hartzen ari den gaietako bat da, eta bertatik dator gai hobek hezkuntza arloan
izan duen hobekuntza.
Gure ezjakintasunetik abiatuta esan dezakegu
gaixotasunak hiru osasun egoera nagusitan sailkatzen direla:
- Fisikoa: mugimenduko ezgaitasuna, neurologikoak, parkinson, esklerosiak ..
- Psikosozialak: autismo, hiperaktibitatea, depresioa, eskizofrenia …
- Sentsorialak
Honetaz aparte arazo bakoitzarekiko gure
portaera nolakoa izan beharko litzatekela ere ikasi dugu.
Gaixotasun fisikoetan; beti haiengatik gertu
mantendu makulu gisa aritzeko, aulkietan daudenean postura aldaketak egitera
lagundu eta gogorarazi, eta batez ere besoak eta gorputz adarrak indartzea da
oso garrantzitsua ( kirolaren bitartez ).
Gaixotasun psikosozialetan; helburua,
autonomian, independentzian eta abilezia sozialetan garapena lortzea izanik
jokaera batzuk hartzera eramango gaitu. Laguntzen intentsitatea kontrolatu (
beharrezkoa denean, hau da, pertsonak ez du behar izaten beti laguntza, eroso
dagoen bitartean utzi) maiztasuna,( lanerako prestatzea denbora mugatu batean
laguntzea edo helduen bizitzara bitarteko denboran). Azken finean
gaixotasunaren larritasuna ikusi behar dugu eta baloratu noiz den egokia
laguntzea edo uztea.
Orokorrean praktikara eramaterako orduan argi
geratu zaigu gaixotasunaren intentsitatea kontutan hartuta gaixoak bizitza osoan guk ditugun aukerez hornitzea izango
litzateke.
Azkenik, azaltzekoa da
gai honen ikerketaren zergatia. Irakasleekin
pare bat solasaldi izan ostean, gure formakuntzan izan dezakeen gabezietako bat
gai honen inguruan zetzan, hau da, irakasleek askotan zenbait zailtasun izaten
zituzten ume ezgaiekin. Beraz, nahiz eta oraindik badugun zer ikasi, gai honi buruz ikertzea eta zertxobait ikastea
egokia begitandu zitzaigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina