Translate

2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

jolas kooperatiboak

Jolasen inguruan ikertzea erabaki dugu, interesgarria iruditzen zaigulako.Lan honen bitartez gauza desberdin asko ikasi ditugu,horien artean batez ere zertarako balio duten, jokuak ez baitira dibertimentua soilikan.Jolasak bi motatakoak izan daitezke,batetikan jolas libreak,horiek berez sortutako jolasak dira, umeak berez proposatutakoak, bestetikan jolas gidatuak daude, jolas horietan umeak gidatzen dituen batenbat dago eta jolasak arauturik daude, azkenengo joku hauen barnean jolas kooperatiboak aurkitzen ditugu,guk horiek aztertzea erabaki dugu ikasleen integrazioa errazten dutelako.Jolas kooperatiboek ikasleen gerturatzea eta elkartzea billatzen dute, partaide guztien eskuartzea billatzen du, joko hauetan garratzitsuagoa da taldea bakoitzaren burua baino, ikasleak beste batzuekin parte hartzen dute, ez beste batzuen aurka,beraz jolas horietan ez dago ez galtzaile ezta ere irabazlerik, zailtasunak gainditzeko jolasten dute ,ez besteak gainditzeko. Joko mota honek denen partehartzea zihurtatzen du, inongo konpetentziarikan ez baitago, ez dago galtzeko edo irabazteko inongo beldurrik, joko honetan garrantzitsua ez da emaitza, baizik eta helburua lortzeko modua,elkarlana.

joku kooperatiboak 9 taldetan bana daitezke , beren helburuen arabera:

1-Presentazio jolasak:Lehen gerturatzea eta kontaktua bilatzen dute.

2- Ezagutze jolasak:Taldekideen arteko ezagutza bilatzen dute.

3-Baieztapen jolasak:Taldeko kideak, taldeko kide direla onartzea bilatzen du.

4Konfiantza jolasak:Bakoitzaren eta taldekoen arteko konfiantza sustatu nahi dutenak.

5-Komunikazio jolasak:Taldekideeen arteko komunikazio sustatu nahi dutenak.

6-Kooperazio jolasak:Taldekideen arteko elkarlana sustatu nahi dutenak.

7-Gatazkak konpontzeko jolasak: Gatazkarenbat konpontzeko proposatzen duten jolasak

8-Distentsio jolasak:Taldean: parra egin,energia gastatu… egiteko jolasak

9-Jauzgailu jolasak:Talde honetan jolas kooperatiboak azaltzen dira,batez ere,ezagutza, koperazio eta distentsio jolasak ,jauzgailu baten bitartez egin daitezkenak.Jauzgailuak ume zein zaharragoak harritu egiten ditu eta gauza desberdin asko egin daitezke berarekin.



Joku horien adibide bat honakoa dugu,urpeko lagunak deiturikoa, bere helburuak taldearen barruan komunikazio eta koordinazio azkarra suspertzea dira.Horrela garatzen da jokoa:

Partaideak: Gelako ikasleak eta tutorea.
Materiala: Zapiak, begiak estaltzeko.
Jarduerak: Taldeka (urpekariak) partehartzaileak batu egiten dira aingurak jaurtiz.
Garapena: Jolasa hasi aurretik, seinaleen esanahiak adostuko dira. Adibidez, sorbaldan ukitu batek
alde batera joatea esan nahiko du; bizkarrean ukitu batek aurrerantz joatea; buruan ukitu
batek, eskuak aurrerantz kokatzea...
4 -5 laguneko taldeak egingo dira, eta ilaran, bat bestearen atzean, kokatuko dira sorbaldatik helduta.Atzekoak izan ezik, gainerakoek begiak estalita izango dituzte. Atzekoak taldea gidatzen du, aldez aurretik adostutako seinaleak erabiliz, eta atzetik aurrerantz seinaleak bidaliz. Jolasaren helburua da ahalik eta urpeko gehien batzea —bat egitea—. Horretarako, ilaran lehenengo kokatuta dagoen jokalariak beste ilara baten azken jokalariari sorbaldatik heldu beharko dio; gero eta urpekari luzeagoa egin dadin. Taldeen arteko komunikazio ona eta izandako zailtasunak aipatu daitezke jolasa bukatutakoan.

Jolas hauek aztertu eta ikertu ondoren oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta horregaitik hainbat gauza ezberdinetarako balio dute, betiere praktikan jartzen baditugu. Praktikan jarriz umeak elkarlanean eta elkarjolasean aritzea lortuko genuke eta hori oso garrantzitsua da beraien ongizaterako, eta baita beraiekin dabiltzanentzako, hau da;maisuak, begiraleak, monitoreak... askoz ere erosoago egiten delako. Hau jakinaz, jolas hauek umeekin izango ditugun esperientzetan aplikatzera bultzatu gaitu, umeekin batera, bai beraiek eta guk jolasen bidez elkar ulertzeko eta batez ere dibertitzeko eta ondo pasatzeko, hori baita azken finean jolas hauen helburua edo betebeharretako bat. Dena kontuan artuta ez dugu esan nahi jolas hauek dibertsioa soilik direnik, helburuetako bat bai bada dibertitzea baina heziketa alorretik atera gabe. Beraz lehen aipatu dugun bezala, umeekin izango ditugun esperientzietan jolas hauek aplikatzera bultzatu gaitu.

Jolasen inguruan ikertzera eraman gaituen arrazoi nagusienetako bat, udan lan egin nahi dugulako da, ahala bada udan begirale moduan lan egin nahi dugu,baina begirale izateko hainbat gauza jakin behar dira, horien artean jolas desberdin asko jakin eta haien inguruan asko jakin behar da,zer egiten ari zaren jakiteko, guk ez genuenez ideia asko horren inguruan horri buruz ikertzea erabaki genuen. Jolasen inguruan ikertzeko interneta erabili dugu batez ere, liburuak erabiltzeko asmoa ere bagenuen, baina denbora asko eduki ez dugunez ezin izan ditugu liburuak begiratu, hala ere informazio asko dago interneten, agian gehiegi. Nahiz eta asko ikasi, ez dugunez denbora handirik ere eduki asko ikertzeko, jolasen inguruan asko geratzen zaigu ikasteko eta gauzarik garrantzitsuena, praktikan jartzea, praktikan ez badira erabiltzen ahazten joaten baitira horrelako gauzak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina