Translate
2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna
Irakaslearekin elkarrizketan
Orereta ikastolako irakaslea den Amaia Izarekin izandako elkarrizketaren ondoren iruzkin bat egin nahiko nuke, nire sentsazioak azalduz. Sentsazioez gain, berak aipatutako hainbat egoera eta gertakizun ere kontatuko ditut.
Elkarrizkean zehar hainbat gai ikutu ditugu, berak jasotako formazioaz berba egin dugu. Izandako egoera zailez hitz egin dugunean, bere hitz egiteko era eta entonazioa aldatu egin da, nolabait egoera horren barnean sartu da. Berak zioen, ume bati zailtasun bat ikusten zaioenean, eta horri aurre egiteko gurasoen laguntza edo parte hartzea ez duzunean ( adibidez, zailtasun hori ez duela esanez) egoera zailak sortzen direla. Bestalde irakasle profesiotik betetzen duena, ikaslearen eboluzioaz ohartzea da, baina argi utzi nahi du, ez duela materiaz hitz egiten, baizik eta eboluzio pertsonalaz, bizitzan beharko dituen tresnak hobetzeaz esan nahi du.
Bestalde, irakasle on bat zer den galdetu diodanean, erantzuteko denbora luzez pentsatu du, ondoren esan du "begira Lander, hainbeste aldatzen da irakasle onaren definizio edo pertzepzioa, gaurko metodoak, seguruna biharko ez duela balio";hori esan ondoren gogoz pentsatzen jarri naiz, eta horren inguruan berba denbora luzez egin ondoren, arrazoia eman diot, ados nago. Horrekin jarraituz, zera esan dit " agian hori da guk hemen dugun akats nagusietako bat, orain dela 40 urte eta orain ikasteko era ez da asko aldatu, mahai gainean ikusten dudan liburu hori ( Jesus Palaciosen liburua zen mahai gainean nuena) 1980.urtetik erabiltzen da irakasleen eskolan, eta ados nago, liburu ona da, baina gaur egungo hezkuntzaren eredua da, Francoren garaian irakaslearen boterea adierazteko hau altar baten gainean egoten zen, eta gaur egun horrela jarraitzen da leku askotan, gizartea aldiz aurrera joan da, bidea eginez"
Horrela izan zen 40 bat minutuz, benetan gustora egon nitzen, irakasle izatearen alde txarrak ikusteko denbora eman zidan, baina baita alde onak, eta hauekin geratzen naiz, benetan beteko nautela ziur nago.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina