Translate

2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala

IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA

Irakaslearekin elkarrizketa


Elkarrizketa aurreko igandean egin nuen, Lorea Etxeberriari egitea erabaki nuen,gaur egun Ikaztegietako eskolako ingeleseko irakaslea, asignatura horretan asko lagundu didan eta asko miresten dudan irakaslea.

Elkarrizketa hasieran urduri xamar nengoen, baina denbora aurrera zihoan heinean lasaitu egin nintzen eta oso gustura entzun nuen berak esandakoa, bere bizitzan zehar edukitako esperientziak,denbora asko egon arren oso motza egin zitzaidan. Baliagarriena berak ikasketak aukeratzekoan izan zituen dudak gertatu zaizkit, berak nire antzeko dudak izan baitzituen ikasketak aukeratzean, horrek segurtasuna eman dit, edukitako irakasleek hasieratik oso argi zutela uste nuelako. Hitz egiten ari ginen bitartean, irakasle izatearen alde txar bat kontatu zidan, zenbaitetan, saiatzen diren umeak ez dutela lortzen mailaz pasatzea, zure ahaleginek ez dutela fruiturik, hori oso gogorra da eta  “beldurra” sartu zidan. Baina denak ez ziren alde txarrak, onak ere kontatu zizkidan:umeak hazten ikustea,ikasketetan aurrera egiten dutela ikustea,ikasle kanpotar bat nola integratzen den ikustea… Gauza horiek oso politak iruditu zitzaizkidan eta ikasketa hauek egiteko motibazio bat izan da.


Hori dela eta, elkarrizketa hau oso baliagarria gertatu zaidala pentxatzen dut, azken aldian duda handiak nituelako aukeratu dudan graduarekin eta elkarrizketa honen bitartez unibertsitatean kontatzen ez dizkizuten zenbait alde on edota txar jakin ditut, horiek jakinda gauza bat geratu zait argi; aukera zuzena izan dela magisteritza. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina