Translate

2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

Irakaslearekin egindako elkarrizketaren komentarioa




                                   IRAKASLEAREKIN EGINDAKO ELKARRIZKETA

Badira hiruz lau egun nire irakasle ohia den Jesus Belaustegirekin solasaldi bat izan nuela non bere lan ibilbidea aztertu genuen. Solasaldia oso aberasgarria iruditu zitzaidan bi alde guztiz desberdinak lotu zituelako, hau da, lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egiten ari den gazte bat eta erretiroa hartzeko dagoen irakasle bat elkartu zituelako.

Solasaldian zehar, sentsazio desberdin ugari izan nituen, motibaziotik beldurrera, intrigatik desmotibaziora, etab. Elkarrizketa hasieran bere esperientzi txar zein onengatik galdetzean, onak aipatu bakarrik egin zituen eta txarrak berriz asko sakondu eta bere aurpegiko espresioarengatik bazirudien une zail asko bizitakoa zela eta ogibide oso zaila eta psikologikoa (hau da burua bere lekuan mantentzen jakin behar dugula uneoro) izango zela, hots, niretzat zeharo kaltegarria izango zena. Ordea, elkarrizketa aurrera zihoala ohartu nintzen ez zela horren txarra esaten ari zena, edozein lanbidetan aurki daitezkeen gabezi hutsak zirela eta lanbide honek ere badituela bere alde onak eta asko direla. Momentu horretatik aurrera elkarrizketaz gozatzen hasi nintzen. Motibazio handia sortarazi zidan eta edozein  arazori aurre egiteko aholkuak eman.

Hitzaldi hau egitea oso aproposa iruditzen zait ez baitago modu hoberik aditu batez ikastea baino. Hori da elkarrizketatik ateratzen dudana, aditu batek bere jakinduria nirekin partekatu zuela.

1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:


    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu