Translate
2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna
Kurtso Hasierako Aurkezpena
Henen lagatzen dugu gure Orereta ikastolako kurtsoaren aurkezpenaren bideoa
2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena
MOTIBAZIOAREN SARRERA
Zer da motibazioa? helburu bat lortzeko gogoa piztu eta berarenganantz garamatzan barneko indarra.alegia, norbaitek erronka bati ekiten dionean (esaterako, maratoi bat bukatzea), funtsezkoa da emozioa egin beharreko esfortzua baino handiagoa izatea, ahuleziazko uneetan ere indartsu egoteko. https://www.alhondigabilbao.com/documents/10140/434477/MOTIVACION.pdf
Nork nor motibatu? Irakasleak ikaslea motibatu behar duela uste dugu, horren ondorioz ikaslearen ikasteko nahia eta ahalmena hobetuz. Hona hemen horren inguruan berba egiten duen erreferentzia bat.
http://www.uhu.es/cine.educacion/didactica/0083motivacion.htm#Funci
Bestalde irakasleek motibatuak behar dutela izan uste dugu. Horren inguruan, informazio gutxi aurkitu dugu, baina bada iritzi orokor bat, irakaslearen motibazioa, umeak edo ikasleak bide honetik doazenean sortutako egoera dela diote. Kasu honetan, “ikasleak irakaslea motibatzen du”.
http://www.laboris.net/static/em_opinion_juan-urcola.aspx “para motivar a los demas hay que estar motivado uno mismo” edo “ a todo el mundo no le motivan las mismas cosas, hay que hablar escuchar y observar para percibir cada gusto”
https://www.youtube.com/watch?v=yDwl8-0FYKA bideoa
Horietaz gain, familia ere motibatu behar da. Adituek diote, semeekiko arreta gutxi adierazten duten gurasoen semeen porrot eskolarra handia dela. Horren ondorioz, oso garrantzitsua ikusten dugu hauek motibatu beharra.
http://www.monografias.com/trabajos46/falta-atencion-padres/falta-atencion-padres2.shtml
Noiz? Motibatzeko momentuak aukeratzea ere garrantzitsua da, hau da, batzuetan ikasleak ez du irakaslearen motibazioa beharko, berak bakarrik bilatuko baitu motibazioa. Irakaslearen lana momentua ondo aukeratzea izango da. Momentuak hauek izan daitezke: etxean arazoak dituenean, ikaslea nekatua dagoenean, edo emaitza txarrak ateratzen ari denean etab. Bestalde irakasleari, momenturo indarrak eman behar zaizkiola uste dugu, baita familiari ere.
Egia da ere, honen inguruan ez dugula informazio edo erreferentziarik aurkitu.
Non? Bestalde, motibatzeko eremuak, ez dira eskolan bakarrik geratuko. Eskolan hasita etxeraino iritsi behar du motibazioak.
Zergatik edo zertarako motibatu? Gaur egun oso ohikoa da umeengandik honako gauza hauek entzutea: “Eskola oso aspergarria da”, “ez dut nahi eskolara joan”, “ez naiz gustora egoten eskolan”, etab. Ikasle hauek dira, motibatu behar direnak. Eskola beste begi batzuekin ikustaraziz eta beraientzat entretenigarria den eskola eskainiz.
2014(e)ko urriaren 26(a), igandea
MOTIBAZIOA
Zer da motibazioa? Norbaitia zerbait egiteko gogoa piztea
Nor motibatu? Motibatzeko orduan, nor motibatu behar den argia eduki behar da. Puntu honetan gizarte taldearen arabera motibatu behar diren pertsonak gehiago edo gutxiago izango dira. Orokorrean, motibatu beharrekoak hauek ikusten ditugu:
-Ikaslea. Eta ikaslearen barruan, ikasteko gogoa ez dutenak, zailtasunak dituztenak, etxean arazorenbat dutenak...
-Irakaslea. Hau ere motibatu behar dela uste dugu. Bestela, nork motibatzen du motibatzen duena?
- Gurasoak. Gizartearen arabera, hauek ere animatu eta motibatu behar direla diogu. Bi kasu izan daitezke: irakaslearen antzera, hau motibadoreak direnez, beraiei ere motibatu behar zaielako; eta bestetik etxean zailtasuunak badituzte animatu behar zaielako.
Noiz? Motibatzeko momentuan zeintzuk diren argi eduki behar da, batzuetan ez baitu beharrezkoa izango kanpo motibazioa bat. Beste batzueta aldiz bai.
Non? Lekuak ez dira beti berdinak izango
Zergatik edo zertarako motibatu? Ikaslearen aldetik, bere garunaren fruituari zuku gehiago ateratzeko. Irakasle eta ikaslearen aldetik, beraiek motibadore izateaz ez nekatzeko.
2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna
IKASITAKOREN IDEIAK
Mapa kontzeptual honen bidez, irakasleekin egindako elkarrizketetan ikasitakoa azaltzen dugu. Ikusten den bezala ikasi ditugun gauzen arabera, ikasitakoa 6 multzo desberdinetan banatu ditugu.
Multzo horietako batzuk positiboak dira eta beste batzuk negatiboak. Hau da, badaude nolabaiteko kritikak formazioaren inguruan, horiek negatiboki sailkatu ditzakegu, eta bestalde positiboki sailkatuak daudenak, hemen sar ditzakegu lanbide honek dituen alde onak eta baita irakaslearen formazioan irakatsi diren gauza garrantzitsuak.
2014(e)ko urriaren 12(a), igandea
jolas kooperatiboak
joku kooperatiboak 9 taldetan bana daitezke , beren helburuen arabera:
1-Presentazio jolasak:Lehen gerturatzea eta kontaktua bilatzen dute.
2- Ezagutze jolasak:Taldekideen arteko ezagutza bilatzen dute.
3-Baieztapen jolasak:Taldeko kideak, taldeko kide direla onartzea bilatzen du.
4Konfiantza jolasak:Bakoitzaren eta taldekoen arteko konfiantza sustatu nahi dutenak.
5-Komunikazio jolasak:Taldekideeen arteko komunikazio sustatu nahi dutenak.
6-Kooperazio jolasak:Taldekideen arteko elkarlana sustatu nahi dutenak.
7-Gatazkak konpontzeko jolasak: Gatazkarenbat konpontzeko proposatzen duten jolasak
8-Distentsio jolasak:Taldean: parra egin,energia gastatu… egiteko jolasak
9-Jauzgailu jolasak:Talde honetan jolas kooperatiboak azaltzen dira,batez ere,ezagutza, koperazio eta distentsio jolasak ,jauzgailu baten bitartez egin daitezkenak.Jauzgailuak ume zein zaharragoak harritu egiten ditu eta gauza desberdin asko egin daitezke berarekin.
Joku horien adibide bat honakoa dugu,urpeko lagunak deiturikoa, bere helburuak taldearen barruan komunikazio eta koordinazio azkarra suspertzea dira.Horrela garatzen da jokoa:
Partaideak: Gelako ikasleak eta tutorea.
Materiala: Zapiak, begiak estaltzeko.
Jarduerak: Taldeka (urpekariak) partehartzaileak batu egiten dira aingurak jaurtiz.
Garapena: Jolasa hasi aurretik, seinaleen esanahiak adostuko dira. Adibidez, sorbaldan ukitu batek
alde batera joatea esan nahiko du; bizkarrean ukitu batek aurrerantz joatea; buruan ukitu
batek, eskuak aurrerantz kokatzea...
4 -5 laguneko taldeak egingo dira, eta ilaran, bat bestearen atzean, kokatuko dira sorbaldatik helduta.Atzekoak izan ezik, gainerakoek begiak estalita izango dituzte. Atzekoak taldea gidatzen du, aldez aurretik adostutako seinaleak erabiliz, eta atzetik aurrerantz seinaleak bidaliz. Jolasaren helburua da ahalik eta urpeko gehien batzea —bat egitea—. Horretarako, ilaran lehenengo kokatuta dagoen jokalariak beste ilara baten azken jokalariari sorbaldatik heldu beharko dio; gero eta urpekari luzeagoa egin dadin. Taldeen arteko komunikazio ona eta izandako zailtasunak aipatu daitezke jolasa bukatutakoan.
Jolas hauek aztertu eta ikertu ondoren oso interesgarriak iruditu zaizkigu eta horregaitik hainbat gauza ezberdinetarako balio dute, betiere praktikan jartzen baditugu. Praktikan jarriz umeak elkarlanean eta elkarjolasean aritzea lortuko genuke eta hori oso garrantzitsua da beraien ongizaterako, eta baita beraiekin dabiltzanentzako, hau da;maisuak, begiraleak, monitoreak... askoz ere erosoago egiten delako. Hau jakinaz, jolas hauek umeekin izango ditugun esperientzetan aplikatzera bultzatu gaitu, umeekin batera, bai beraiek eta guk jolasen bidez elkar ulertzeko eta batez ere dibertitzeko eta ondo pasatzeko, hori baita azken finean jolas hauen helburua edo betebeharretako bat. Dena kontuan artuta ez dugu esan nahi jolas hauek dibertsioa soilik direnik, helburuetako bat bai bada dibertitzea baina heziketa alorretik atera gabe. Beraz lehen aipatu dugun bezala, umeekin izango ditugun esperientzietan jolas hauek aplikatzera bultzatu gaitu.
Jolasen inguruan ikertzera eraman gaituen arrazoi nagusienetako bat, udan lan egin nahi dugulako da, ahala bada udan begirale moduan lan egin nahi dugu,baina begirale izateko hainbat gauza jakin behar dira, horien artean jolas desberdin asko jakin eta haien inguruan asko jakin behar da,zer egiten ari zaren jakiteko, guk ez genuenez ideia asko horren inguruan horri buruz ikertzea erabaki genuen. Jolasen inguruan ikertzeko interneta erabili dugu batez ere, liburuak erabiltzeko asmoa ere bagenuen, baina denbora asko eduki ez dugunez ezin izan ditugu liburuak begiratu, hala ere informazio asko dago interneten, agian gehiegi. Nahiz eta asko ikasi, ez dugunez denbora handirik ere eduki asko ikertzeko, jolasen inguruan asko geratzen zaigu ikasteko eta gauzarik garrantzitsuena, praktikan jartzea, praktikan ez badira erabiltzen ahazten joaten baitira horrelako gauzak.
- Fisikoa: mugimenduko ezgaitasuna, neurologikoak, parkinson, esklerosiak ..
- Psikosozialak: autismo, hiperaktibitatea, depresioa, eskizofrenia …
- Sentsorialak
KIROLA HEZITZAILE
Aukeratutako hezkuntzarekin erlazionatutako gaia kirola da. Kirola hezitzeko tresna moduan erabili daitekele ikasi dugu, hainbat lekuetan informatu ondoren. Gure hezkuntzaren oinarrian jartzen diren hainbat helburu lor daitezke kirolaren laguntzarekin, eta kirola esatean ez dugu bakarrik eskolan egiten den soinketa esaten, baita eskolatik kanpo egindako, futbola, eskubaloia...
Helburu hauen adibide bat izan daiteke integratzeko beharra. Askotan irakasleen helburuetako bat izaten da ikasleen arteko integrazioa eta elkar-eragina. Helburu hau joku edo kirol ariketa baten bidez bideratzeko aukera dago. Ariketaren helburua elkar eragina bada, beraien arteko komunikazioa beharrezkoa dela ikusiko dute, jokuan aurrera jarraitu nahi badute.
Bestalde arauk barneratzea eta hauen garrantziaz ohartzeko ere egokia da kirola, joku edo kiroletan arauak jarriz, hauetara ohituko dira, ondoren bizitzan zehar ere arauak bete beharko dituztela konturatuko dira, baita ardurak hartzen hasiko dira.
Honekin batera, pentsatzeko gaitasuna ere lantzen da, adibidez: ikasleari edo jokalariari ariketa bat prestatzeko aukera eman, ondoren gela edo taldekideek jolas edo ariketa horretara jolasteko. Honen ondorioz, pentsatzeko, prestatzeko eta azaltzeko aukera emango diogu. Horrela ariketa prestatu ez duenak ere gaitasunak garatuko ditu, adibidez: azaldutako ariketa prozesatu, ulertu eta barneratuko du jolasean ibiltzeko. Honek lagun arteko koperazioa ere lantzen du, batek akatsen bat egiten badu besteek lagundu ahal diote eta guztien artean denentzako interesgarria den joku bat planteatu, horrela laguntasuna bultzatuz.
Kirolarekin lantzen den beste balore bat berdintasuna da, eskola kirolean taldeko partaide guztiak berdin tratatu behar dira, ez da desberdintasunik egin behar hobeak edo txarragoak direnen artean, eta denei partidu batean jolasteko aukera eman, horrela ezberdinen arteko laguntza ere sortzen da eta elkarlaguntza landu. Txarto egindakoa era positiboan zuzendu eta ondo egin duena sarituz. Honekin jokalariaren autoestimuoa handitzan digu.
Aurreko informazio gehiena Euskal Herriko hainbat erakundetako web orrietako informazioa da. Bertatik zertxobait ikasi dugu, nahiz eta oraindik asko falta hezitzaile egokia izateko.
2014(e)ko urriaren 10(a), ostirala
IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETA
Irakaslearekin elkarrizketa
Irakasle miresgarria
IRAKASLE MIRESGARRIA
Nire elkarrizketa Iker Mendietari eginiko galdeketa da. Lehen Hezkuntzan izandako irakasle honek gauza on asko irakatsi zizkidan. Jende eta pertsona askok haien antzinako irakasleekin kontaktua galtzeak normalena dirudi, urteak aurrera baitoaz; baina nire kasua desberdina da, orain eskolaz kanpokoko jardueren koordinatzailea baita eta ni berriz eskolaz kanpoko ekintzen monitore.
Ikerrekin izandako egonaldian ondo sentitu nintzen, hasiera batetan urduri xamar, berarekin egunerokotasunean tratatzen ditudan gaiez kanpo aritu beharra nuelako. Bera orain dela urte asko sartu zen eskolara; horretaz aparte, gehien harritu ninduen gauzetako bat eskolan berrienetako bat dela esatea izan zen, honek zer esan nahi du, eskolako pertsonalak esperientzia askoko pertsonak dituela bere baitan.
Orokorrean hitz eginda, etxean bezala sentitu nintzen eta gehien miresten dudan gauzetako bat orain urte askoko irakasleen tratua da. Irakaslearen buruan jarrita ulertzeko da ere txikitatik hasita, nerabezarotik pasatuta eta gizontzen zaren momentura arte pertsona bera hasten eta hezitzen ikustea. Azken finean polita baita haien heziketaren lanarekin orainaldian nondik nora ari zaren ikustea.
2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna
Irakaslearekin elkarrizketan
Orereta ikastolako irakaslea den Amaia Izarekin izandako elkarrizketaren ondoren iruzkin bat egin nahiko nuke, nire sentsazioak azalduz. Sentsazioez gain, berak aipatutako hainbat egoera eta gertakizun ere kontatuko ditut.
Elkarrizkean zehar hainbat gai ikutu ditugu, berak jasotako formazioaz berba egin dugu. Izandako egoera zailez hitz egin dugunean, bere hitz egiteko era eta entonazioa aldatu egin da, nolabait egoera horren barnean sartu da. Berak zioen, ume bati zailtasun bat ikusten zaioenean, eta horri aurre egiteko gurasoen laguntza edo parte hartzea ez duzunean ( adibidez, zailtasun hori ez duela esanez) egoera zailak sortzen direla. Bestalde irakasle profesiotik betetzen duena, ikaslearen eboluzioaz ohartzea da, baina argi utzi nahi du, ez duela materiaz hitz egiten, baizik eta eboluzio pertsonalaz, bizitzan beharko dituen tresnak hobetzeaz esan nahi du.
Bestalde, irakasle on bat zer den galdetu diodanean, erantzuteko denbora luzez pentsatu du, ondoren esan du "begira Lander, hainbeste aldatzen da irakasle onaren definizio edo pertzepzioa, gaurko metodoak, seguruna biharko ez duela balio";hori esan ondoren gogoz pentsatzen jarri naiz, eta horren inguruan berba denbora luzez egin ondoren, arrazoia eman diot, ados nago. Horrekin jarraituz, zera esan dit " agian hori da guk hemen dugun akats nagusietako bat, orain dela 40 urte eta orain ikasteko era ez da asko aldatu, mahai gainean ikusten dudan liburu hori ( Jesus Palaciosen liburua zen mahai gainean nuena) 1980.urtetik erabiltzen da irakasleen eskolan, eta ados nago, liburu ona da, baina gaur egungo hezkuntzaren eredua da, Francoren garaian irakaslearen boterea adierazteko hau altar baten gainean egoten zen, eta gaur egun horrela jarraitzen da leku askotan, gizartea aldiz aurrera joan da, bidea eginez"
Horrela izan zen 40 bat minutuz, benetan gustora egon nitzen, irakasle izatearen alde txarrak ikusteko denbora eman zidan, baina baita alde onak, eta hauekin geratzen naiz, benetan beteko nautela ziur nago.
Irakaslearekin egindako elkarrizketaren komentarioa
IRAKASLEAREKIN EGINDAKO ELKARRIZKETA
Badira hiruz lau egun nire irakasle ohia den Jesus Belaustegirekin solasaldi bat izan nuela non bere lan ibilbidea aztertu genuen. Solasaldia oso aberasgarria iruditu zitzaidan bi alde guztiz desberdinak lotu zituelako, hau da, lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasketak egiten ari den gazte bat eta erretiroa hartzeko dagoen irakasle bat elkartu zituelako.
Solasaldian zehar, sentsazio desberdin ugari izan nituen, motibaziotik beldurrera, intrigatik desmotibaziora, etab. Elkarrizketa hasieran bere esperientzi txar zein onengatik galdetzean, onak aipatu bakarrik egin zituen eta txarrak berriz asko sakondu eta bere aurpegiko espresioarengatik bazirudien une zail asko bizitakoa zela eta ogibide oso zaila eta psikologikoa (hau da burua bere lekuan mantentzen jakin behar dugula uneoro) izango zela, hots, niretzat zeharo kaltegarria izango zena. Ordea, elkarrizketa aurrera zihoala ohartu nintzen ez zela horren txarra esaten ari zena, edozein lanbidetan aurki daitezkeen gabezi hutsak zirela eta lanbide honek ere badituela bere alde onak eta asko direla. Momentu horretatik aurrera elkarrizketaz gozatzen hasi nintzen. Motibazio handia sortarazi zidan eta edozein arazori aurre egiteko aholkuak eman.
Hitzaldi hau egitea oso aproposa iruditzen zait ez baitago modu hoberik aditu batez ikastea baino. Hori da elkarrizketatik ateratzen dudana, aditu batek bere jakinduria nirekin partekatu zuela.
2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
Elkarrizketari buruzko komentarioa
Elkarrizketari buruzko komentarioa
Nire elkarrizketa Karmen Tere Kortabitarteri eginikoa da, lehen hezkuntzako lehen urtean andereinotzat eduki nuen, eta berari egitea erabaki nuen. Elkarrizketa honen bitartez berari buruzko gauza gehiago jakin ditut eta espero ez nituenak ere.
Elkarrizketa egitean pixkat denboran atzera egin dut izan ere lehen hezkuntzako lehen urte hori gogoratu dut behin eta berriro nire andereinoa izanakoari galdeketa eginez, oso eroso sentitu nahiz galdeketa egitean izan ere berarekin erlazio ona daukat, eta Markina-Xemeingoa delako ere.
Nabarmentzekoa da elkarrizketan izaniko sentsazioa, izan ere txikitan maisu eta andereinoen ikuspegitzat pertsona boteretsu eta oso seguruak neuzkan,eta galderak egitean batzuetan segurtasunik eza sentitzen zuela esaten zidan, bere lehenengo urteetan eta kurtso hasieretan ere. Horregaitik sentsazio ezberdin hori izan nuen, irakasleak ere ikasleekin inseguru sentitzen direla. Baita ere sentsazio positibo bat ere izan nuen, momentu gogorrak pasatzeko beste irakasleengan laguntza eskatzen zuela esan zidan, eta hori nik uste oso egokia edo positiboa da, eskola bateko irakasleak elkarlanean eta elkarlaguntzan ibiltzea.
Bukatzeko elkarrizketari balorazio positiboa ematen diot, hainbeste denbora pasatu ondoren berriz aspaldiko gauzak gogoratzea eta irakasleei buruzko beste ikuspegi bat jakitea ondo dagoelako.
Elkarrizketa Irakasle miresgarri bati
Nieves Goitiandia nire irakaslea izan zen, lehen hezkuntzako lehenengo urte bietan. Irakasle honi elkarrizketa egitea erabaki nuen asko miresten dudan irakaslea delako, bere klaseak emateko eragatik, eta irakaskuntzan aritzeko interesa sortarazi zidalako.
Nieves lehen hezkuntzako irakaslea da, gaztetatik garbi zuen irakaslea izan nahi zuela. Berak kontatu bezala bere gazte denboran beti umez inguratua zegoelako eta txikiagoei kantuak eta jolasak erakustea gustatzen zitzaion, orregatik erabaki zuen magisteritza ikasketak egitea. 33 urte pasatu dira ikasketak bukatu zituenetik eta orduz geroztik hezkuntzara aritu da. Ondarroako eskolan 30 urte darama ia gehienak 1. eta 2. mailan.
Oso gustura egon naiz berarekin txikitako istorioak gogoratuz. Egiten nituen bihurrikeriez eta izaten nuen agerraldiez oraindik gogoratzen da, barre asko egin dugu txikitako momentu aiek gogoratuz. Elkarrizketa hau bukatu ostean, irakasle izateko gogo handiagoa piztu dit.
"La educacion prohibida"
Pelikulak jasotako kritikak
Batzuk hezkuntza pribatuari egindako defentsatzat jotzen dute pelikula. Hezkuntza pribatu honetan, hezkuntza hau neoliberal eta estatuaren esku hartzerik gabekoa dela esaten dute kritikatzaileek. Gainera batzuk hezkuntza hau anarkia moduan ikusten dute.
-Beste batzuk, eskola publikoari egindako erasotzat ikusi dute.
Bideoan entzundako iruzkin interesgarriak
-Ezagutzak aldaketa jarraian daude, hezkuntza sistema aldiz, geldirik aldaketarik gabe
-"Se educa para la rivalidad, y no para la igualdad y la paz.
-Pertsonak ezberdinak izanik, berdin ebaluatzen dira. Gainera lehiaketa bilatzen, horren ondorioz irabazleak eta galtzaileak daude.
-Gaur egun ezinezkoa zaigu ikastolatik atera eta gure borondatez liburu bat hartu. Liburu bat aspergarritzat hartzen dugu, derrigorrezkoa izan baitzaigu askotan liburu bat hartzea, horregatik liburuarekiko ikuspegia ez da ona.
-"Lo que estudias pasa a segundo plano si no es parte de tu opcion."
GURE KRITIKA
“La educación prohibida” pelikulak, Argentinako hezkuntza sistema eta horrek erakartzen dituen irakasleen jarrerak azaldu nahi ditu, guzti horrek ekar ditzakeen ondorioekin. Ikasle ohi baten ikuspuntutik ikusita dago, honek batxilergoa amaitu ondoren, berak jasotako hezkuntza formalarekin ados ez, eta berak jasandako egoerak azaldu nahi ditu. Baina ez da bere ikuspuntua bakarrik azaltzen, hainbat adituek ere parte hartzea dute pelikulan.
Hasteko, orokorrean ikasle ohi honen alde gaude, baina badira hainbat puntu argitu nahi ditugunak. Batetik, egia da irakasleak direla hezkuntza hori zuzenean ematen dutenak, eta gu askotan ez gaude ados beraien emateko erarekin, baina esan beharra dugu ere irakasleak nolabait eremu baten barruan jokatu behar dutela, eta ez dutela gehiegizko askatasunik, eremu horren izena, hezkuntza sistema da. Bertan hasten da arazoa, hezkuntza sistema ez baitute irakasleek edo behintzat irakasleen ordezkariek aukeratzen. Beraz, nola sinistuko dute irakasle gehienek sistema batean beraiek inongo parte hartzerik ez badute sistema ezartzerakoan? Horren ondorioz, arazoa orokorrean ez da irakaslearena, hezkuntza sistemarena baizik.
Film honek argi eta garbi erakusten digu gaur egungo hezkuntza sistemen benetako helburua zein den; sistema modu automata batean irensten duten pertsonak sortzea. Horretarako gure ikasteko nahia eta gure gaitasunak ahalik eta modu hezkutuenean ezerrezera eraman nahi dituzte, liburuak eta jakinduria gauza negatibo bat bilakatuz. Horrela gure jarrera kritikoaren gaitasuna zearo ahultzen da eta sistema janaria balitz bezala irensten dugu.
Honi irtenbidea bilatzeko, hezkuntza libre bat proposatzen da filmean eta gure iritziz emaitza onak ekar ditzake betiere hezkuntza publikotik bultzatuta. Eskola publikoak eraiki beharko lirateke non hezkuntzaren programazioa ez legokeen estatuak finkatua egon behar horrela hezkuntza libre eta irudimentsu bat sortaraziko genuke gure gorputzetatik eta gure gaitasuneri ahalik eta zuku gehien ateratzen. Beraz, ez dugu uste hezkuntza publikoarentzat kaltegarria denik hezkuntza sistema hau, kaltetzen duena hezkuntza programa orokorra da eta ez beste ezer.
Bestalde, pelikulan zehar ateratzen diren hainbat adituen iritziak aipatu nahi genituzke, horren adibide da esandako hau: “ pertsonon ezagutza aldaketa jarraian eta geldiezinean dago, hezkuntza sistema aldiz, etenda darama urte asko”. Iruzkin horrekin guztiz ados gaude, azken finean gure gurasoek izandako hezkuntza eta guk orain arte jasotakoa ezagutza aldaketarekin konparatuz, oso atzean geratu da hezkuntza sistemaren programa.
2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna
BLOGAREN AURKEZPENA
Argazki honek gaur egungo hezkuntza ereduari kritika bat egin nahi dio. Gaur egungo hezkuntza sistemak ikasleei ideiak euren barnetik atera beharrean, kanpoko ideia batzuk sartzen dizkie ikasleei. Horrela azaltzen da ikasleen gaineko bokadiloa nola aldatzen den irakaslearen arabera, azkenik ikasleak duen bokadiloa sortuz, hau da, irakaslearen ideiak barneratuz.